Deskribapena
Txomin Artolaren abestiak funtsezkoak dira gure soinu-bandan. Orain, Migel Zeberiok liburu-disko eder hau eskaintzen digu.
Abestiak aukeratzea ez da lan erraza izan. Nolanahi ere, hamalau hautatuek ez dute eztabaidarik onartzen, eta diskoa Artolaren ibilbide oparoaren isla da.
Zeberiok maila handiko musikarien esku utzi ditu moldaketak, eta Et Incarnatus Orkestrak guztia islatzeko ardura hartu du, musikari gonbidatu bikainen laguntzarekin.
Izenburua: Incarnatus
Egilea Txomin Artola
Argitaletxea: Baraka
Urtea:2021
Hizkuntzak: euskara / gaztelania/ frantsesa / ingelesa
Orrialde-kopurua: 161 (CD 1 darama)
Neurriak:21,5 cm x 16,5 cm
ISBN: 978-84-121774-1-1.





