Argazki albuma. Guadalupeko Gotorlekua

17,00

Deskribapena

Liburu honen egilea Juan Antonio Sáez da, eta ARMA PLAZA Fundazioak argitaratu zuen 2018an.

Argazkiak, argitaragabeak, Madrilgo Errege Jauregiko Liburutegian dagoen dokumentu batetik datoz. Bertan, Juan Roca ingeniari militarrak berak ateratako 38 argazkiz osatutako albuma aurkitu zuen egileak, Hondarribiko Jaizkibel mendian kokatutako Guadalupeko gotorlekuko lanak diseinatu eta zuzendu zituena. Aipatutako gotorlekua 1900. urtean inauguratu zen.

Argazkiak Gotorlekua ia amaituta zegoela atera ziren, baina oraindik ez zeuden artlleria piezak kokatuak. Eta badira obrako kanpamentua edo bertan egindako azken lanak erakusten dituzten argazki batzuk.

Liburuak Juan Rocaren albumeko argazki guztiak erakusten dizkigu, argazki bakoitzaren egileak egindako analisi zehatzarekin.

Irudi berri eta harrigarri horien bidez, Guadalupeko gotorlekura hurbil gaitezke, hura diseinatu zuen pertsonaren begiradaren bidez, eraikuntza-lana amaitu eta oso hurbil dagoen une bati baitagokio.

Juan Antonio Sáez , Historian doktorea eta gotorleku garaikideetan aditua da. Deustuko Unibertsitateko irakaslea izan da eta bere curriculum zabalean, erakunde ezberdinetan hainbat ikastaro eman eta zuzendu dituela islatzen da, geografia, kartografia, historia eta ingurumenarekin lotutakoak. Zenbait argitalpenen egilea edo egilekidea ere bada, eta ikerketa proiektu ezberdinak kudeatu ditu.

2013tik ARMA PLAZA Fundazioaren laguntzailea da, eta Guadalupeko Gotorlekuan bisita gidatu teknikoak egin ohi ditu. Guadalupeko Gotorlekuan bizirik irauteko hiztegia(Hondarribia) eta Hondarribiko ondarearen inbentarioa argitalpenen egilea ere bada, ARMA PLAZA Fundazioarentzat egindakoak.

Izenburua: Álbum fotográfico. Guadalupeko Gotorlekua (Hondarribia)

Egilea: Juan Antonio Sáez

Argitatzailea: ARMA PLAZA Fundazioa

Urtea: 2018

Hizkuntzak: Elebiduna euskara eta gaztelania

Orrialde-kopurua: 100

Salneurria: 17 €

Neurriak: 21 cm x 30 cm

ISBN: 978-84-09-02430-8