Deskribapena
Mende luzeetan zehar, Hondarribiko harresiak, jauregiak, elizak eta etxeak eraikitzeko harria eskaini du Jaizkibelek. Halere, arroka horiek gure hirigunean nonahi aurki dezakegun arren, bere sorrera ez da behar bezala ezagutzen, duela 52 milioi urte hasi zena.
Arroka horien jatorriari eta gaur arte bizi izan dituzten eraldaketa geologikoei buruzko informazioa ematea da lan honen xedea.
Jose Mª Hernández (Pasai San Pedro, 1970). Geologia Zientzietan doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Petrologia Sedimentarioa ikasgaiko irakaslea izan zen unibertsitate horretako Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Geroago, bere lana zientzien didaktikara bideratu zuen, Donostiako Zientziaren Museoan. 2009tik Cristina Enea Fundazioko zuzendaria da, eta ingurumenaren sentsibilizazioa ondare geologikoa ikerketarekin eta zabalpenarekin uztartzen du, hitzaldien, ibilaldi gidatuen eta argitalpen didaktikoen bidez.
Izenburua : Hondarribia eraikitzekoerabili ziren arroken jatorri geologikoa
Egilea: Jose Mª Hernández
Argitatzailea: ARMA PLAZA Fundazioa, Hondarribia (Gipuzkoa)
Urtea: 2024
Hizkuntza: euskara (gaztelaniaz ere eskuragarri)
Páginas: 58
Neurriak: 240 mm x 17 mm
Formatua: azal biguna
ISBN: ISBN: 978-84-09-61808-8







