02. Koadernoa. Bunkerrak Hormigoia eta altzairua.

5,00

Deskribapena

Izenbua: Bunkerrak. Hormigoia eta altzairua.

Egilea: Juan Antonio Sáez García

Argitaletxea: ARMA PLAZA Fundazioa

Urtea: 2022

Hizkuntza: euskara (gaztelaniaz ere eskuragarri)

Orrialdeak: 56

Neurriak: 24 cm x 17 cm

EAN: 978-84-09-43090-1

Ezagutu zure hiria programaren 02 Koadernoa Hondarribiko Bunkerrei buruzkoa da.

1939an Gerra Zibila amaitu ondoren, agintari militarrek gotorleku bat eraikitzea erabaki zuten, Pirinioetatik armada erregular bat igarotzea galarazteko, eta arreta berezia jarri zuten topografia leunak inbasio posiblea errazten zuen Gipuzkoako eremuetan 1939an eta 1940an egindako lehen gotorlekuen ondoren, 1945etik aurrera hasi ziren eraikitzen obra gehienak, eta Hondarribia izan zen ehun bat jaso zituena.

Juan Antonio Sáez García (Donostia, 1958), Geografia eta Historian lizentziatua eta Historian doktorea Deustuko Unibertsitatean. Deustuko Unibertsitateko (Donostiako campusa) irakasle aritu da 1990 eta 2001 urteen artean, eta klaseak eman ditu Kultura Baliabideen Kudeaketa espezialitatean eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Masterrean, Euskal Geografia Institutuaren koordinatzaile gisa (2000-2019). Dokumentazio zientifikoaren, kartografia zaharraren eta defentsaren arkitekturaren arloetan espezializatu da. Gai horietako berrogei bat liburu argitaratu ditu, baita berrogeita hamar bat artikulu ere aldizkari zientifiko espezializatuetan. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gotorlekuen Katalogoaren idazketa ere nabarmentzekoa da.