Hondarribia, ñabarduren hiria

24,00

Deskribapena

Izenburua: Hondarribia, ñabarduren hiria

Egileak: Javier Sagarzazu (ilustratzailea) y Ylenia Benito (testuak)

Argitatzailea: ARMA PLAZA Fundazioa

Urtea: 2018

Hizkuntza: Euskara (liburu hau, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez ere argitaratu da)

Orrialde-kopurua: 77

Neurriak: 21,7 cm x 30 cm

ISBN: 978-84-697-6239-4

Hondarribia, ñabarduren hiria liburua 2017ko abenduan aurkeztu zen ARMA PLAZA Kultur eta Turismo Informazio Gunean egindako ekitaldian, jende ugariren aurrean.

ARMA PLAZA Fundazioak Javier Sagarzazu margolariari proposatu zitzaion bidaia-koadernoaren estilo-liburu bat egiteko ideia, eta hori gustura onartu zuen margolariak. Bi urtez, hiriko hainbat toki adierazgarritako akuarelak eta Hondarribiko tradizioen une bereziak egin zituen. Guzti honen emaitza hondarribiar margolariaren akuarelak biltzen dituen bidaia-koaderno hau da, Ylenia Benito kazetariaren testuekin osatua.

Liburu artistiko honek Hondarribiko txokorik berezienak zeharkatzen ditu hirigune historikotik abiatuta, Portu Auzotik, Santiagotxoedo Guadalupera iritsi arte. Javier Sagarzazu hondarribiar margolari ezagunaren akuareletan barrena hiriko mugarri nagusietatik ibilbide koloretsu eta atsegina egiten da Bidai koaderno artistiko honetako akuarela bakoitzarekin batera, Ylenia Benito kazetariaren deskribapen labur bat dago, aldi berean hain hurbil eta urrun dauden garaietara eramaten gaituena eta Hondarribiko ondarea zein historia modu atseginean ezagutzera garamatzana.

La publicaciónestápensada tanto para los hondarribiarras, porquerecogemilcuriosidades y anécdotas, como para quienesvisitan la ciudad y quieren conocer mejor Hondarribia y a susgentes. Horregatik argitaratu zen euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez.

Javier Sagarzazu, hondarribiar margolari ezaguna. Hiriaren historia oso ondo ezagutzen du eta ARMA PLAZA Fundazioaren ohiko laguntzailea da

Ylenia Benito, kazetari irundarra da. Bere kazetaritza-lana El Diario Vasco eta Teledonostin egiten du. 2017 eta 2020 artean Irungo Brontë bere liburu-dendaren buru izan zen.