Deskribapena
Katalogo hau 2018an argitaratu zen Kortxo-kentxekoak: ingeniaritza, diseinua eta historia erakusketaren harira, eta erakusketa horretan ikusgai egon ziren José Mari López Lecuona hondarribiarraren bilduma pribatuko pieza batzuk biltzen ditu.
Bildumak 2001 eta 2018 urteen artean erositako 3.000 pieza inguru ditu. Mundu osoan zehar kokatutako piezak dira, batez ere Frantziakoak, Alemaniakoak, Ingalaterrakoak eta Suitzakoak. Hego Amerikakoak (Argentina, Mexiko), Asiakoak (Japonia, Malaysia) eta Australiakoak ere badaude.
Katalogoa, kortxo-kentxearen historia laburki errepasatu ondoren, hainbat kategoriatan egituratzen da: sinpleak, poltsikokoak, mekanikoak, palankazkoak, figuratiboak, funtzio anitzekoak eta diseinukoak. Sailkapen horri esker, diseinuaren eta teknologiaren munduan sar gaitezke, oso modu praktikoan gure familia-ingurunean egunero erabiltzen den pieza batean kontzentratuta.
Zalantzarik gabe, Estatuko kortxo-kentxeko bilduma pribatu garrantzitsuenetako bat da.
José Mari López Hondarribiko argazki eta postal zaharren bildumagile handia da, eta ARMA PLAZA Fundazioaren ohiko kolaboratzailea.
Izenburua: Kortxo-kentxekoak: ingeniaritza, diseinua eta historia
Egileak: José Mari López eta Miren Ayerbe
Argitatzailea: ARMA PLAZA Fundazioa
Urtea: 2018
Hizkuntza: euskara (gaztelaniaz eta frantsesez ere eskuragarri)
Orrialde-kopurua: 39
Neurriak: 27cm x 11 cm







