06 Koadernoa. Heraldika hondarribiarra. Hiria bertako armarrien bidez ezagutzen

5,00

Deskribapena

Argitalpen honen bidez, Valentín de Céspedes Aréchaga egileak zuen arreta erakarri nahi du Hondarribiko eraikinen fatxadak han-hemenka apaintzen dituzten armarrietan, iraganeko lekuko mutu gisa.

Batzuetan oharkabean pasa daitezkeen elementuak dira, baina, balio estetikoaz haratago, irakurtzen eta ulertzen badakigu, asko dute kontatzeko mendeetan zehar hiri hau populatu eta eraiki zutenei buruz.

Valentín de Céspedes Aréchaga (Madril, 1965), Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta Real Academia Matritense de Heráldica y Genealogía Errege Akademiako akademiko osoa. Bere ibilbide profesionala energiaren sektorean egin du. Halere, azken urtetan buru-belarri aritu da familiaren nekazaritza ustiategia garatzen eta modernizatzen, jarduera hori bere azterlan eta ikerketa historiko eta genealogikoekin, azken aldian estamentu gizartearen amaiera ardatz hartuta, bateragarri eginez.

. Aisialdirako ontzietako patroia izaki, zainetan darama hiriaren historiarekiko grina; izan ere, Zuloagaren etxeko oinordekoa da eta, jauregiaren jabe Carmen Baillo Mando andrearen biloba denez, egilea etxe horretan bizi izaten zen uda partean.

Argitara eman dituen lan ugarien artean, aipatzekoak dira Hondarribiari emandakoak: «Los Manchones de Torrealta» (1999); «Los Ubilla de Fuenterrabía» (2003); «Palabras y piedras. Algunas labras heráldicas de Fuenterrabía» (2004) eta «Heráldica de Hondarribia» (2012).

Izenburua: Heraldika hondarribiarra.. Hiria bertako armarrien bidez ezagutzen

Egilea: Valentín de Céspedes Aréchaga

Argitatzailea: ARMA PLAZA Fundazioa, Hondarribia (Gipuzkoa)

Urtea: 2024

Hizkuntza: euskara (gaztelaniaz ere eskuragarri)

Orrialde-kopurua: 48

Neurriak: 240 mm x 17 mm

Formatua: azal biguna

ISBN: 978-84-09-61781-4