Arrantzaleak

20,00

Deskribapena

Argitalpen hau guztiz bat dator hiriko ondare materiala zein inmateriala berreskuratzeko ARMA PLAZA Fundazioaren filosofiarekin. Bertan, joan den mendeko 40-50 hamarkadetako baxurako arrantzaren historia aztertzen da, non protagonista nagusia “arrantzale familia” den, Hondarribiko historiarekin hain lotua den hori.

Nagusiki pedagogikoa den liburu honek baxurako arrantzaren alderdi ugari azaltzen dizkigu. Luma-muturraz egindako marrazki ugariz ilustratuta dago, jada desagertuta dauden aparailu eta tresnak ageri dira, bere azalpen-oharrekin errazago ulertu ahal izateko. Ez da soilik arrantzaren jarduerari buruzkoa, azterlanaren elementu nagusiaren ingurukoa ere bada, hau da, arrantzalearen inguruko bizitza sozialaren, etxebizitzaren, osasunaren, irakaskuntzaren eta abarren alderdiak azaltzen dituena.

Constantino Virto Olascoaga (Hondarribia 1933 – 1929) bere bizitzako garai batean arrantzalea izan zen, haren aita eta aitonak izan ziren bezala. Bere pasio handienak arkitektura, artea eta historia izan ziren. Autodidakta izan zen, eta bere marrazki zein akuarelen bidez, Hondarribiarekiko zuen pasioa xehetasunez eta zehaztasunez helarazi zigun. Bere zereginetan izugarri perfekzionista, liburu hau argitaratzeak poz handia eman zion, bere lagun handi Patxirekin hainbeste urtetan egin zuen lana amaitzean.

Izenburua: Arrantzaleak

Egilea: Constantino Virto Olascoaga

Argitatzailea: ARMA PLAZA Fundazioa

Urtea: 1. argitaraldia 2013 /2. argitaraldia 2018

Hizkuntzak: Elebiduna euskara eta gaztelania

Orrialde-kopurua: 263

Neurriak: 22 cm x 30 cm

ISBN: 978-84-616-4650-0