Deskribapena
Koldo Ortega Hondarribian bizi den historialariak idatzitako liburua, 2015eko abenduan argitaratu zena, hiru urteko lan neketsuaren ondoren. Liburu honen irakurketak aukera ematen digu Hondarribiko Jasokundeko eta Sagarrondoko Andre Maria parrokia-elizako kanpandorre bikainaren historiara hurbiltzeko, hainbat alderdietatik.
Liburua kanpandorreari buruzkoa da, bere bi osagaietan: dorrea eta kanpaiak. Bi hauek historian zehar bete izan dituzten funtzioak aztertzen dira eta alderdi artistikoetan (arkitektura-margolaritza-argazkigintza), antropologikoetan, literarioetan, akustikoetan eta kazetaritzakoan osatzen dira.
Lehen atalean dorrearen historia eta haren lekuko izan diren gorabehera historikoak aztertzen ditu: Erdi Aroan dorrea kontzejuaren saioen egoitza nagusia izan zenetik, XVIII. mendean Francisco de Iberok eraikitako dorre barrokoan amaitu zen arte, gaur egun ikus dezakeguna.
Bigarren atalean, kanpaiei erreparatzen zaie, testuinguru historiko orokorrean kokatuz. Jarraian, kanpaien jatorriari, ezaugarriei, funtzioei eta zaharberritzeari buruzko azterketa egiten da, ARMA PLAZA Fundazioak 2013an bultzatutako mikromezenasgo-kanpaina bati esker.
Liburua DVD batek osatzen du. Bertan kanpai ukitu ezberdinak entzun daitezke eta kanpaien konponketa lanen prozesu osoaren laburpena ikusgai dago: kanpandorretik egindako jeitsierak eta igoerak, konponketa, kanpai-kontzertua eta José Luis Arbelaiz kanpai-joleak kanpandorrera egindako bisita gidatua, kanpai horien kontserbazioaren eta zaharberritzearen benetako bultzatzailea..
Argitalpen honekin, 2013an hasi zen kanpandorrearen eta kanpaien inguruko konponketa zikloa itxi zen.
Koldo Ortega Hondarribiko sustrai historiko eta antropologikoak bilatzen lan egiten duen historialaria da. Bigarren Hezkuntzako irakasle gisa egin du bere karrera profesionala. Beste liburu batzuk argitaratu ditu Alizia Stürtzerekin batera, hala nola Inkisizioa heresiaren kontra: kataroak, tenplarioak, juduak, mairuak, protestanteak, sorginak, sexu delitua; Mundu garaikidearen historia eta Bidaldi handien atlas historikoa. Beste argitalpen batzuetan ere parte hartu du, hala nola, Hondarribiko Baserriak eta Hondarribia Arraunean.




